103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

EDIKTUA

Leringo Udalak 2007ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, Udalaren antolamendu osagarriari buruzko erabakia hartu zuen, jarraian aipatzen diren lantalde edo batzordeak zuzenduko dituzten arauak hasiera batez onesteko:

Langileak.

Ogasuna, Ondarea eta Erosketak Kudeatzea.

Nekazaritza, Abeltzaintza, Herrilurrak eta Mendiak eta Ingurumena.

Hirigintza, Herrilanak, Hiri-altzariak, Obrak eta Zerbitzuak.

Industria, Merkataritza eta Enpleguaren Sustapena.

Gizarte Zerbitzuak, Inmigrazioa eta Herritarren Partaidetza.

Kultura, Hezkuntza eta Turismoa.

Gazteria eta Jaiak.

Adineko Pertsonak.

Kirola eta Kirol Instalazioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek udal idazkaritzan espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2007ko uztailaren 9an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0711518