103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

984/2007 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 1. motako lan kontratupeko irakasle doktore lanpostu baten kontrataziorako lehiaketarako deialdia egiten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sailek onetsitako Irakaskuntza Antolatzeko Planak ikusirik.

Nekazaritzako Ekoizpen Sailak tramitatutako eskaera ikusirik eta Plantillen Dokumentuan jasotako irakasleen sustapen-politika kontuan harturik.

Gobernu Kontseiluak 2007ko maiatzaren 28an onetsitako erabakia, 1. motako lan kontratupeko irakasle doktore lanpostu bat sortu duena, ikusirik.

Unibertsitateak irakasleen eta ikertzaileen lan-kontratazioa egiteko gaitzen dituzten Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 48. artikulua eta hurrengoak ikusirik.

Irailaren 9ko 194/2002 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoari irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko baimena ematen diona, ikusirik.

Apirilaren 19ko 655/2004 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleak eta Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegia onesten duen erabakia argitaratzea agintzen duena, ikusirik.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako txosten ekonomikoa.

Txostena ikusirik eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposatuta.

Kontu-hartzailearen txostena izanda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan legez esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Lehiaketarako deialdia egitea, ebazpen honetako I. eranskinean dauden eta ebazpenaren zati diren oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena._Irakasleen kontratazioak sortutako gastua egotziko zaie 2007ko Aurrekontuetako I. Kapituluan xede horretarako aurreikusita dauden kontusailei:

_Lan kontratupeko irakasle doktoreen kontusaila 21/21.00/131.04: 7.464,62 euro

_Gizarte Segurantzako kontusaila 21/21.00/160.00: 2.407,34 euro

Hirugarrena._Ebazpen hau

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Laugarrena._Ebazpen hau bidaltzea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitate Koordinaziorako Kontseilura, ukitutako Sailetako zuzendariei, Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzara, Aurrekontuen eta Ekonomia Plangintzaren Atalera, Kontabilitate Atalera eta kontu-hartzaileari.

Bosgarrena._Ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñea, 2007ko ekainaren 21ean._Errektorea, Julio Lafuente López.

I. ERANSKINA

Oinarriak

Lehenengoa._Deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoretzak, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoan, Estatutuetan eta Irakasleak eta Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegian ezarritakoarekin bat etorriz, II. Eranskinean aipatzen diren lan kontratupeko irakasle doktore lanpostuen lehiaketarako deialdia egiten du.

Bigarrena._Lehiaketa Arautzea.

Lehiaketa hau arautuko dute ondoko hauek: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren IX. Tituluaren I. Kapituluak _apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatua_, Unibertsitate honen Estatutuek, irailaren 9ko 194/2002 Foru Dekretuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoari irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko baimena ematen dionak, Unibertsitate honetako Irakasleak eta Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 56. zk., 2004ko maiatzaren 10ekoa) _irailaren 5eko 1096/2005 ebazpenak aldatua_ eta deialdi honetako oinarriek.

Hirugarrena._Izangaien betekizunak.

3.1. Lehiaketan parte hartzeko 3.2 eta 3.3 oinarrian adierazitako betekizunak bete behar dira lehiaketan parte hartzea eskatzeko ezarritako epea amaitzen den egunean, bai eta kontratua formalizatzeko eguna heldu bitartean ere.

3.2. Lehiaketa honetan onartua izateko, izaera orokorreko betekizun hauek bete behar dira:

a) 16 urte beteak izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

b) Honelako lanpostu baterako eskatutako titulu akademikoa izatea edo eskuratzeko baldintzak betetzea. Espainiako Estatutik kanpo ikasi duenarentzat, beharrezkoa izango da eskumena duen Ministerioak baliokidetzea titulazio akademikoa. Europar Batasuneko tituluak dituzten izangaien kasuan, homologazioa aurkeztuko da, edo bestela unibertsitateko irakaslea izateko gaitasuna aitortzen duen egiaztagiria.

c) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

d) Ez egotea bereizirik edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik diziplinako espedientea dela kausa, ez egotea funtzio publikoak betetzeko ezgaitua epai irmoaren bidez, edo irakaskuntzarekin bateraezinak diren karguak edo funtzioak ez betetzea. Deialdiko lanpostuak betetzea abenduaren 26ko 53/84 Legearen eta garapeneko arauen menpe geratuko da bateraezintasunen arloan. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izango da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duten diziplina-zigor edo kondena penalik ez edukitzea.

e) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek gaztelaniaren ezagutza egokia eduki behar dute beren eginkizunak garatzeko.

f) Hizkuntza gaitasuna euskaraz duten lanpostuak eskatzen dituzten izangaiek Gobernu Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean onetsitako erabakian ezarritakoa bete behar dute. Erabaki horrek arautzen du irakasleen hizkuntza gaitasuna balioetsi eta egiaztatzeko prozedura irakaskuntza euskaraz eskainiko den lanpostuetan.

3.3. Berariazko betekizunak lan kontratupeko irakasle doktorea izateko.

a) 1. motako lan kontratupeko irakasle doktore lanpostuak: Doktore tituluaren jabe izatea.

b) Kalitatea Egiaztatu eta Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak emandako bere jardueraren ebaluazio positiboa edukitzea.

Laugarrena._Eskabideak.

4.1. Lehiaketetan parte hartu nahi dutenek dagokion eskaera aurkeztuko dute eskatutako lanpostu bakoitzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein prozeduraren bidez, 10 egun balioduneko epean deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorraren ordutegia 08:30etik 14:30era arte da.

Eskaerek deialdi honetako III. Eranskinean emandako ereduari jarraituko diote, eta ondoko dokumentazioarekin batera aurkeztuko dira:

a) Lehiaketan parte hartzeko 25 euroko tasa ordaindu izana egiaztatzen duen ordezkagiria, Nafarroako Foru Administrazioaren tasei eta salneurri publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz. Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako 3008.0001.18.0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da honako hau adierazirik: "Lan kontratupeko irakasle doktoreen lehiaketa".

Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

1._Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezintasuna dutenak, hori egiaztatzen badute.

2._Hautaproben deialdia iragarri aurretik hilabetez edo gehiagoz lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak. Salbuetsita egoteko baldintza izango da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana, eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze jardueretan parte hartzeko uko egin ez izana, justifikaturiko arrazoirik ez badago. Hori egiaztatzeko dagokion Enplegu Bulegoaren ziurtagiria aurkeztu behar da.

Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar.

Parte hartzeko eskubideak ordaintzeak ez du inolaz ere ordeztuko eskabidea epearen barnean eta behar bezalako forman aurkezteko tramitea.

b) NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, bere nortasuna eta jaioteguna egiaztatzen dituen agiriaren fotokopia.

c) Doktore tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia erkatua.

d) Kalitatea Egiaztatu eta Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak emandako bere jardueraren ebaluazio positiboaren jatorrizkoa edo fotokopia erkatua.

e) Ikasketa-espedientearen jatorrizkoa edo fotokopia erkatua.

f) Izangaiaren curriculuma xehetasun guztiekin. Izangaiek erabili beharko dute oinarri hauetan emandako eredua edo beste edozein eredu normaldu. Curriculumean zerrendatzen diren eta agiriz justifikatzen diren merituak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte hartuko dira aintzat.

g) Eskatutako hizkuntza-ezagutzaren maila egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.

4.2. Nafarroako Foru Komunitatean ofizialak diren hizkuntzetan aurkeztu ez diren betekizunen egiaztagiriak zinpeko itzultzailearen itzulpenarekin batera aurkeztuko dira.

Bosgarrena._Onartuen eta baztertuen zerrenda.

5.1. Eskabideak aurkeztutako epea bukatuta, gehienez ere 10 eguneko epean, Irakasleen Gaietarako errektoreordeak Unibertsitateko iragarki-oholean jarriko du deialdiko lanpostu bakoitzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eta azken kasu honetan baztertzearen arrazoiak azalduko dira.

Baztertutako edo aipatu gabeko izangaiek hamar egun balioduneko epea edukiko dute, behin-behineko zerrenda jendaurrean jartzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eskabidearekin batera aurkeztu behar ziren betebeharreko baldintzak, aurkeztu ez direnak interesdunari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik, eta baztertzea edo ez aipatzea ekarri dutenak, aurkezteko.

Honako hauek izango dira baztertzeko arrazoiak: eskabidea ezarritako epetik kanpo aurkeztea, lehiaketako lanpostuan eskatzen diren baldintzak ez betetzea edo laugarren oinarrian eskatutako agiriak ez aurkeztea.

5.2. Epea amaitu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argiratuko da Unibertsitateko iragarki-oholean.

5.3. 30/1992 Legearen 59.5.b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, argitaratze hauek ordezkatuko dute interesdunei igortzen zaien norbanako jakinarazpena eta horien ondorio berberak izango dituzte.

5.4. Tasak itzuliko dira beren zergapeko egitatea burutzen ez denean subjektu pasiboari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik. Beraz, ez da tasaren diru-kopurua itzuliko izangaia probetatik baztertua denean interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik. Beraz, deialdian eskatutako betekizunak ez betetzeagatik edo dokumentuak ez emateagatik norbait baztertzen bada, tasak ez dira itzuliko.

Seigarrena._Kontratazio batzordea.

6.1. Dagokion Kontratazio Batzordeak erabakiko du lehiaketa, eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleak eta Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiaren 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bost kidek osatuko dute Batzordea.

6.2. Kontratazio Batzorde bakoitzaren osaera Ebazpen honen V. Eranskinean aipatzen dena da.

6.3. Batzordeko kideek ez parte hartzearen eta errefusatzearen ondorioetarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 28. eta 29. artikuluek ezarritakoari jarraituko zaio.

6.4. Kontratazio batzordeak osatu behar dira beren kide guztiekin, eta beren jarduerak hasi baino lehenago, gehienez ere hiru hilabeteko epean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita. Eraketa-eguna finkatu ondoren, batzordeko buruak onartutako izangaiei horren berri emango die. Eraketa-bilera honetan, batzordeak jarduera hauek burutuko ditu:

a) Lehiatzaileen egokitasuna balioetsiko duen baremoa aplikatzeko irizpideak ezarriko dira, eta jendaurrean jarriko dira.

b) 1. motako lan kontratupeko irakasle doktore lanpostuetan, onartutako izangaiak aurkeztuko dira, eta boskoizturik aurkeztuko dute lehiaketako lanpostuaren arloko gai baten programa xehetasun guztiekin, ondoko hauek sartuz: gai-zerrenda, bibliografia, irakasteko metodologia eta helburuak, egindako ikerketa-lanak eta izangaiak egin nahi duen ikerketa-jardueraren proiektua.

c) Lehiatzaileei dei egingo zaie lehen faseko ahozko probarako. Deialdiak probak zer tokitan, egunetan eta ordutan egingo diren zehaztuko du. Lehiakide bat baino gehiago badago, proba egiteko hurrenkera zozketatu egingo da. Batzordeak probetarako deialdia eta proba egiteko hurrenkera argitaratuko ditu.

6.5. Kontratazio batzordeetako kideek jasoko dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arautegian bileretan parte hartzeagatik ezartzen diren sariak.

Zazpigarrena._Hautaketa prozedura.

Lehiatzaileak hautatzeko prozedura bi fasek osatuko dute:

7.1.1. 1. motako lan kontratupeko irakasle doktore lanpostuak

Izangaiak aurkeztu dituen irakaskuntza-programaren eta ikerketa-proiektuaren ahozko azalpena egingo du lehen fasean. Gehienez ordubeteko iraupena izango du azalpen horrek. Ondoren, Batzordeak izangaiarekin eztabaidatuko du, gehienez ere bi orduz, ez bakarrik ahozko proban azaldu diren eta azpimarragarri iritzitako alderdiei buruz, baizik eta lehiakideak aurkeztu dituen agirietan agertzen ziren beste edozein gairi buruz ere.

Lehenengo fase honek gehienez 10 puntu balioko du, eta gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten lehiatzaileak bazterrera utziko dira.

Deialdiko lanpostuaren jakintza-arloan Unibertsitateko edozein Irakaskidegotarako gaituak daudela egiaztatzen duten izangaiek ez dute ahozko proba hau egin beharrik izango eta zuzenean emango zaie gehienezko puntuazioa.

Lehen fasea bukatuta, Batzordeko kide bakoitzak Batzordeko buruari emango dio txosten arrazoitu bat, izangai bakoitzak azaldu dituen edukiak eta metodologia balioetsi, eta puntuak eman ahal izateko. Batzordeak, batez besteko puntuazio-hurrenkeraren arabera, lehiatzaileen zerrenda bat prestatuko du, goiko paragrafoak ezartzen zuen gutxieneko puntuazioa gainditu eta bigarren fasera pasatzen direnena.

7.2. Bigarren fasean Kontratazio Batzordeak izangaiek alegatutako eta egiaztatutako irakaskuntza-merituak, irakaskuntza-programa eta ikerketa-proiektuak balioetsiko ditu, Batzordea eratu zenean ezarri ziren baremoa aplikatzeko irizpideak erabiliz. Batzordeak izangai bakoitzaren banako balioespena egingo du, arrazoitua eta puntuak esleituz. Lan kontratupeko irakasle doktore lanpostuei dagokien baremoa da deialdi honetako IV. Eranskinean ezartzen dena.

Batzordekide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merituak, eta fase honetako puntuazioa izango da izangai bakoitzari ematen zaion puntuazioaren batez besteko aritmetikoa.

7.3. Azken puntuazioa bi faseetako puntuazioen batuketa izango da. Berdinketa gertatuz gero, Batzordeko kideek bozketa egingo dute izangaien hurrenkera erabakitzeko. Berdinketak jarraitzen badu, Batzordeko buruaren kalitateko botoak erabakiko du.

Kontrataziorako proposamena egin ahal izateko, azken puntuazioa 25 puntukoa edo gehiagokoa izango da.

Zortzigarrena._Kontratazio proposamena.

8.1. Bi faseak amaitu eta gero, eta ahozko fasea burutu denetik hiru egun balioduneko epean, Batzordeak lehiatzaileen zerrenda ezarriko du puntu-hurrenkeraren arabera, eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeari aurkeztuko dio puntu gehien lortu dituen izangaiaren aldeko kontratazio proposamena.

Ezin izango da kontratazio-proposamenik egin lehiaketako lanpostu-kopurua baino izangai gehiagoren alde, bai ordea kopuru txikiagoaren alde, eta baita lehiaketa eman gabe utzi ere.

8.2. Kontratazio Batzordeak Unibertsitatearen iragarki-oholean argitaratuko ditu kontratazio-proposamena eta, bidezkoa bada, eskatzen den gutxieneko puntuazioa berdindu edo gainditu duten izangaien zerrenda puntu-hurrenkeraren arabera. Unibertsitateak urtebetez erabili ahalko du zerrenda hori proposatutako izangaiak lanpostuari uko egiten badio.

8.3. Horretarako ezarritako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, kontratazio proposamena daukan ebazpena emango du errektoreak. Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, nahi bada, errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bederatzigarrena._Erreklamazioak.

9.1. Interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahalko dute kontratazio-proposamenaren aurka Estatutuetako 84.3 artikuluan aurreikusitako Erreklamazio Batzordearen aurrean bost egun balioduneko epean kontratazio-proposamena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

9.2. Erreklamazio Batzordearen erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da errektorearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenak administrazio-bidea agortzen du, eta bi hilabeteko epean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da beraren aurka Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hamargarrena._Kontratuak formalizatzea eta izenpetzea.

10.1. Bost egun balioduneko epean, kontratazio proposamena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, lanpostua eskuratu dutenek ondoren zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Langileen Kudeaketarako Atalean, dagokion kontratua formalizatu ahal izateko:

a) Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko afiliazio-txartelaren fotokopia.

b) Bankuko datuak nomina sartzeko,

c) Txartel tamainako argazkia, berriki egindakoa,

d) Bateraezintasunik ez daukalako aldarrikapena,

10.2. Kontratatuak izateko eskubidea galduko dute ezarritako epearen barruan, eta ezinbesteko arrazoirik egon ezean, agiriak aurkezten ez dituztenek, edo eta agiriak azterturik, lanpostua betetzeko eskatzen den betebeharreko baldintzaren bat falta dutenek.

10.3. Deialdi honen ondorio diren lan-kontratuak Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 48. artikuluak eta ondorengoek ezartzen dutenaren mende egongo dira, eta han aurreikusten ez denerako, Langileen Estatutuaren eta aplikatzekoa den lan araudian ezarritakoaren mende egongo dira.

10.4. Kontratua izaera orokorrarekin egingo da eta mugagabea izango da, eta ez da indarrean sartuko 2007/2008 ikasturtea hasi baino lehen. Irakasle kontratatu doktoreen arduraldia osoa izango da.

10.5. Kontratua izenpetzea pertsonala eta besterenezina da, eta Irakasle eta Ikertzaileen Kudeaketa Bulegoan egingo da.

10.6. Kontratua lanean hasi baino lehen izenpetuko da, 10 egun naturaleko gehienezko epean, lanpostuaren ebazpena argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

10.7. Kontratatua dagokion Saileko zuzendariaren aurrean aurkeztu beharko da, kontratuak ezartzen duen egunean lanari ekiteko. Kontratuak ezartzen duen egunean lanean hasten ez bada eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak uste badu horretarako bidezko arrazoirik ez dagoela, kontratua baliogabetua geratuko da, eta jardun guztiak deuseztaturik.

10.8. Kontratua izenpetzen ez bada edo lan-kontratuduna lanean hasten ez bada, goiko paragrafoetan aipatzen diren epeetan, interesdunak lanpostuari uko egiten diola ulertuko da. Bi kasuetan Kontratazio Batzordeak lanpostu horretarako proposatzen duen ordezkoen zerrendan hurrengoa dagoen izangaiari deituko zaio, eta honek epe berdina edukiko du kontratua formalizatzeko.

Hamaikagarrena._Norberaren datuak babestea.

Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ("BOE" 298 zk., abenduaren 14koa) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa, irakaskuntzaren eta ikerketaren kudeaketa, langileen parte-hartzea kudeatzea unibertsitateko zerbitzuetan eta ekitaldietan, bai eta izangaien parte-hartzea kudeatzea ere hautaketa-prozesuetan. Fitxategi honetan jasotako datuak erabili ahalko dira historiaren, estatistikaren edo zientziaren arloko helburuetarako.

II. ERANSKINA

Iruñeko Campusa

Lanpostu zk.: 3526. Saila: Nekazaritza ekoizpena. Maila: 1. Motako lan Kontratupeko Irakasle Doktorea. Jakintza Arloa: Landare ekoizpena. Irakaskuntza-Eginkizuna: Fruta arbolazaintza.

III. ERANSKINA

IV. ERANSKINA

Lan kontratupeko irakasle doktore lanpostuetarako baremoa

Irizpide orokor gisa, honako elementu hauek balioetsiko dira, eta beti kontuan hartuko da, atal guztietan, lanpostuaren jardueraren eta profilaren arteko harremana:

a) Ikerketa lanak eta zientziaren arloko argitalpenak (gehienez 16 puntu).

b) Unibertsitateko irakaslanak, behar bezala egiaztaturik kontratuaren bidez eta jarduera balioesteko txostenaren bidez (gehienez 8 puntu).

c) Irakaskuntza-proiektua (gehienez 3 puntu). Honako hauek edukiko ditu: gaiak, bibliografia, helburuak eta irakasteko metodologia.

d) Ikasketa-espedientea (gehienez 3 puntu). Batez besteko nota honako irizpide honen arabera kalkulatuko da, modu proportzionalean aplikatuta:

Gainditu bakoitzak puntu 1 balioko du, Oso Ongi bakoitzak: 2 puntu, Bikain bakoitzak: 3 puntu eta Ohorezko matrikula: 4 puntu. Guztira ateratzen den puntuazioa egindako irakasgai-kopuruaren artean zatituko da, ondorio hauetarako kontuan hartuko ez direlarik "ez aurkeztuak" eta "ez gaindituak".

Kredituen arabera egituratzen diren ikasketa planen kasuan, espedientearen batez bestekoa honela aterako da: irakasgai bakoitzaren kalifikazioa bider irakasgai bakoitzaren kreditu-kopurua, biderkadura horien emaitzak batu, eta ateratzen dena zati kreditu-kopurua, guztira.

e) Beste merezimendu batzuk (gehienez 2 puntu). Atal honetan, Batzordearen irizpidearen arabera, ondokoak balioetsiko dira: unibertsitatetik kanpo egindako lana, hizkuntzak, jasotako berezitasun-ikastaroak, atzerriko egonaldiak, beste titulazio batzuk, bekak, sariak eta eta lehiakideak ematen duen beste edozein datu.

V. ERANSKINA

Lanpostu-zenbakia: 3526.

Saila: Nekazaritza Ekoizpena.

Arloa: Landare-ekoizpena.

Profila: Fruta arbolazaintza.

Maila: 1. motako lan kontratupeko irakasle doktorea.

Kopurua: 1.

_Batzorde titularra:

Batzordeburua: Angel Manuel Mingo Castel dk., (Nafarroako Unibertsitate Publikoko UK).

1. mahaikidea: Lucía Ramírez Nasto dk. (Nafarroako Unibertsitate Publikoko UK).

2. mahaikidea: José Bernardo Royo Díaz dk. Nafarroako Unibertsitate Publikoko UIT).

3. mahaikidea: Rosa Ana Malvar Pintos dk. (Galiziako Misio Biologikoko IZ).

4. mahaikidea: Francisco Camacho Ferré dk. (Almeriako Unibertsitateko UIT).

_1. ordezko batzordea:

Batzordeburua: Vicente Medina Piles dk. (Lleidako Unibertsitateko UK).

1. mahaikidea: Jesús M.ª Murillo Martínez dk. (Nafarroako Unibertsitate Publikoko UK).

2. mahaikidea: Primitivo Caballero Murillo dk. Nafarroako Unibertsitate Publikoko UK).

3. mahaikidea: Vicente Santiago Marco Mancebón dk. (Errioxako Unibertsitateko UIT).

4. mahaikidea: Pedro del Estal Padillo dk. (Madrileko Unibertsitate Politeknikoko UIT).

_2. ordezko batzordea:

Batzordeburua: Ignacio Romagosa Clariana dk. (Lleidako Unibertsitateko UK).

1. mahaikidea: Jon Veramendi Charola (Nafarroako Unibertsitate Publikoko UIT).

2. mahaikidea: Luis Larraya Reta dk. Nafarroako Unibertsitate Publikoko UIT).

3. mahaikidea: Juan Antonio Marín Velásquez dk. (Dei Ikasgela Estazio Esperimentaleko ZT).

4. mahaikidea: Miguel Quemada Sáenz-Badillos dk. (Madrileko Unibertsitate Politeknikoko UIT).

Iragarkiaren kodea: F0712083