103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAIBAR

Olaibarko udalerriko taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2007ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olaibarko udalerriko taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Olaibarren, 2007ko uztailaren 26an._Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L0711982