103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARROITZ

Herrilurren ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Arroizko herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. TAFLaren 326. artikuluan xedatuarekin bat, osorik argitaratzen da jarraian haren testua.

45. artikuluko e) atala aldatu eta honela geldituko da idatzirik: "Behin betiko enkantea, azkena, egiteko tasazio preziotzat, egindako hobekuntzatik ateratakoa hartuko da eta dagokion iragarkia jarriko iragarki oholean, hurrengo enkantea zein egun eta ordutan izanen den gutxienez bi egun baliodun aurretik zehaztuta. Lehiatzailerik ez badago, kontratua sesta-emaleari eslei dakiola proposatuko da."

Arroitzen, 2006ko apirilaren 28an._Alkatea, Antonio Barbarin Garisoáin.

Iragarkiaren kodea: L0711894