103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

58. unitateko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua (Dabán kalea, 1 eta 3). Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1._Behin betikoz onestea Dabán kaleko 1 eta 3 zenbakietako Jabeen Komunitateak sustaturiko Arauetako aldaketa. Aldaketa horren bidez 58. unitatean 78 eta 79. lurzatietan etxebizitza independienteak egon ahal izanen dira estalkiartean, etxebizitzetarako ahalmena handitu gabe.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta onetsitako dokumentuaren kopia bat igortzea Ingurumen Departamentuari, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

3._Erabaki hau eskatzaileari jakinaraztea.

Tasa ordaindu behar duen subjektu pasiboa Dabán, 1 eta 3ko Jabeen Komunitatea da (H31864051 IFK, 31350, Azkoien).

Azkoienen, 2007ko uztailaren 12an._Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0711847