103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

87. unitateko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1._Behin betikoz onestea Arauetako aldaketa, Fermín Urzainqui Larumbre jaunak sustatua. Aldaketa horren bidez etxe-saileko patioa, ezertarako erabiltzen ez dena, kenduko da, altuera handituko da atiko batekin eta etxebizitzetarako ez diren erabilerak izanen dituzte etxabeek, La Paz etorbideko 22.etik 26.era bitarteko zenbakietan (87. unitatearen zatia).

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta onetsitako dokumentuaren kopia bat igortzea Ingurumen Departamentuari, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

3._Erabaki hau eskatzaileari jakinaraztea.

Tasa ordaindu beharra duen subjektua Urzainqui Francoy, S.L. da; B31750276 IFK du eta helbide hau: Río, 18-3.a, Azkoien, 31350.

Azkoienen, 2007ko uztailaren 12an._Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0711843