103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUSTIÑANA

Udalaren Haur Eskolako 0-3 urtekoendako zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren Haur Eskolako 0-3 urtekoendako zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 325. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen artikulu hau eta 11. artikulua eta ondokoak aldatzen dituzten 15/2002 Legean eta 11/2004 Legean xedatzen denari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Halakorik ez badago, hasierako erabakia behin betiko bilakatuko da.

Fustiñanan, 2007ko uztailaren 24an._Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0711822