103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Cascanteko lurzoru urbanizagarriko zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektoreko plan partziala. Hasierako onespena

Aditzera ematen da alkate udalburuak honako ebazpen hau eman

duela 2007ko uztailaren 13an:

Lehena._Hasiera batean onestea Cascanteko zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektoreko plan partziala, Larry Parsons arkitektoak, José Iruretagoyena Aldaz legelariak eta Joaquín Aliaga Montes ingeniariak prestatua eta Residencial Tudela, S.L.k sustatua.

Bigarrena._Jendaurrean uztea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta, bederen, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarri ondoren, epe horretan nahi duenak hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo oharrak jar ditzan.

Hirugarrena._Proiektuaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, hark plan partzialak Nafarroako errepideen sarean duen eraginari buruzko txostena eman dezan.

Laugarrena._Ohartaraztea plan partzial honen tramitazioa badintzatua dagoela, izan ere Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak behin betikoz onetsi beharko duela Cascanteko Hiri Antolamenduko Plan Partzialeko aldaketa, Residencial Tudela, S.L.k sustatu baitu lurzoru urbanizagarriko zerbitzuen poligonoko AR-7 banaketa eremuan (aldaketa egituratzailea). Horiek horrela, zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuko 1. sektoreko plan partziala etenda geldituko da, eta hortaz, Cascanteko Udalak ez du haren behin betiko onespenaren gaineko erabakirik hartuko, non eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak aipatutako aldaketa egituratzailearen gaineko behin betiko onespenaren erabakia hartzen duen arte.

Bosgarrena._Plan partzial honen tramitazioak irauten duen bitartean sektore horretako lizentzien etendura agintzea.

Seigarrena._Honako ebazpen hau igortzea Residencial Tudela, S.L.ri, jakinaren gainean egon dadin eta ondorioak sor ditzan.

Argitara ematen da, erabakiak ondorioak izan ditzan.

Cascanten, 2007ko uztailaren 13an._Alkate-udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0711393