103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

EDIKTUA

Udal honek, 2007ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hirugarrena._Tiebasko UA-5 unitateko aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2007ko apirilaren 20an luzatutako txostenaren berri ematen zaie bertaratuei. Jabetuta,

Aho batez erabaki da:

1) UE.5 exekuzio unitatearen mugapen berriaren aldaketa behin betiko onestea, honen bidez egungo UE.5 exekuzio unitatetik kanpo uzten baitira 502. eta 503. lurzatietako etxebizitzak, 423. lurzatia eta ia 505. lurzati guztia, azken bi hauek eraikuntzarik gabe; aldaketa Tiebasko Kontzejuak sustatu du eta ekipamendu nahiz aparkatokien lagatzeei buruz aipatu txostenaren 3.3 atalean zehaztuko hurrengo baldintza bete beharko du:

_UE.5eko lurzorua hiri lurzoru finkatu gabekotzat hartu beharko da, 35/2002 Foru Legearen 1. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat. Horretarako aipatu foru legearen 53. artikuluan ekipamendu eremu nahiz aparkatokien lagatzeei buruz ezarritako zehaztapenak bete beharko ditu.

2) Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu aldaketa xehakatuaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Honen kontra errekurtso hauek paratzen ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik; edo bestela,

c) Orobat, eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten den egunaren ondoko hilabetean.

Ziurtatzen dut, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tiebasen, 2007ko uztailaren 12an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0711733