103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SUNBILLA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Sunbillako Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, deialdi publikoa iragarri du, Sunbillako Bake Epaitegiko bake epailearen eta ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 102. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zuzenbideko lizentziatu izan gabe, bake epaile izendatzen ahal dira lege beraren 301. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztenak; orobat, Bake Epaileen Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoak bete beharko dituzte.

Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eskaerak aurkezten ahalko dituzte Sunbillako Udalaren Erregistro Orokorrean (Karrika Nagusia, 3-2., 31791 Sunbilla). Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Sunbillan, 2007ko uztailaren 16an._Alkate udalburua, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0711820