103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko uztailaren 23an eman 40/2007 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko UE R-16ko birzatiketa proiektua, unitate horren jabe bakarrak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik ez bada proiektua behin betiko onetsiko da, aipatu legearen 168. artikuluak ezarri bezala.

Fontellasen, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0711747