103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko uztailaren 23an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko UE R-16a kudeatzeko hirigintza hitzarmena, aipatu unitatearen jabe bakarrak sustatua, izan ere, Udala legez behartua dago udalerriari dagokion hirigintzako aprobetxamendua lagatzera, ordainetan kopuru bat eskudirutan jasota.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Fontellasen, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0711746