103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Altsasuko Musika Eskola erakunde autonomoaren Estatutuak. Aldaketaren hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2007ko uztailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea erabaki zuen Altsasuko Musika Eskola erakunde autonomoaren Estatutuetako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Altsasun, 2007ko uztailaren 26 ean._Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0712044