103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EULATE

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Eulateko Udalak, 2007ko uztailaren 23an egin bilkuran, urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen Erregelamenduko uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilur baten desafektazioa, hain zuzen ere 5.026, metro koadroko lurra, Eulateko 2. poligonoko 343 A lurzatiari dagokiona, ondotik trukea egiteko 5.026,61 metro koadroko beste lur batekin, 1. poligonoko 366. lurzatian baitago, hori guztia herrilurren osotasuna lortzeko haien barreneko lur partikularrak lekuz aldatuz.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Eulaten, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L0711920