103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Jendaurrean egoteko epea iragan da (2007ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 20koa) urbanizazio proiektua hasiera batez onetsi ondoren (Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 24ko 086/2007 Ebazpenaren bidez). Proiektu hori Urdaniz Promoción y Construcción de Viviendas, S.L.ren eskariz tramitatu zen eta Urdaizko herriguneko UA 5 delakoari dagokio. Ez da alegaziorik aurkeztu.

Alkatetza honek, 2007ko uztailaren 20ko 123/2007 Ebazpenaren bidez,

Erabaki du:

Behin betiko onestea urbanizazio proiektua, Urdaniz Promoción y Construcción de Viviendas, S.L.k sustatua. Proiektua Urdaizko herriguneko UA 5 delakoari dagokio.

Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Erabaki hau sustatzaileari eta Urdaizko Kontzejura igortzea.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 24an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711883