103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Jendaurrean egoteko epea iragan da (2007ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 20koa) birzatiketa proiektua hasiera batez onetsi ondoren (Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 24ko 89/2007 Ebazpenaren bidez). Proiektu hori Urdaniz Promoción y Construcción de Viviendas, S.L.ren eskariz tramitatu zen eta Urdaizko herriguneko UA 5 delakoari dagokio. Ez da alegaziorik aurkeztu.

Alkatetza honek, 2007ko uztailaren 20ko 120/2007 Ebazpenaren bidez,

Erabaki du:

Behin betiko onestea birzatiketa proiektua, Urdaniz Promoción y Construcción de Viviendas, S.L.k sustatua. Proiektua Urdaizko UA 5 delakoari dagokio.

Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Birzatiketa proiektuaren kopia eginbidetua igortzea Agoizko Jabetza Erregistrora.

Erabaki hau sustatzaileari eta Urdaizko Kontzejura igortzea.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 20an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711882