103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Jendaurrean egoteko epea iragan da (2007ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 29koa) urbanizazio proiektua hasiera batez onetsi ondoren (Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 24ko 092/2007 Ebazpenaren bidez). Proiektu hori Esca Residencial, S.L.ren eskariz tramitatu zen eta Larrasoañako herriguneko 21. poligonoko 56. lurzatiari dagokio. Ez da alegaziorik aurkeztu.

Alkatetza honek, 2007ko uztailaren 20ko 124/07 Ebazpenaren bidez,

Erabaki du:

Behin betiko onestea urbanizazio proiektua, Esca Residencial, S.L.k sustatua. Proiektu hori Larrasoañako herriguneko 21. poligonoko 56. lurzatiari dagokio.

Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Erabaki hau sustatzaileari eta Larrasoañako Kontzejura igortzea.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 20an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711881