103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ABARTZUZA

Ezinduendako aparkatze-txartelak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Abartzuzako Udaleko Osoko Bilkurak, 2007ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ezinduendako aparkatze-txartelak arautzen dituen udal ordenantza (74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2007ko ekainaren 15ean).

Maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Abartzuzan, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Arturo San Martín Morras.

EZINDUENDAKO APARKATZE TXARTELAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANATZA

1._Xedea.

Ezinduendako aparkatze txartelak eskuratzeko interesdunek Abartzuzako Udalan eskera aukerkuztu ahalko dute.

Eskaeraren helburua ezindu bat garraiatzen duen ibilgailuen aparkatzeko txartela ematea edo berritzea da, kontuan hartuz ezgaituen aukera berdintasuna eta haiek gizartean erabat sartzea.

Herrietako eta erkidegoko entitateek dokumentazioa tramitatuko dute dokumentazioa.

2._Araudia.

Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea, 1988 283. "EAO", azaroaren 28koa eta Europako Kontseiluak 1998ko otsailaren 26an egin zuen C 62/24 Gomendioa: ezinduendako aparkatze txartela bat sortzeko Europar Batasunaren gomendioa.

3._Hartzaileak:

_Joan-etorrian eragina izan edo garraiorako ezintasuna duen edozein pertsona fisiko.

_%33 baino gehiagoko minusbaliotasun mailaren egiaztagiria.

_Minusbalioltasun lesio fisikoek ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa modu larrian ukitzea eta eskumakila bat edo gehiago, edo protesiak erabiltzera behartua izatea

4._Aurkeztu beharreko agiriak:

_Minusbaliotasun egiaztagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

_Gida-baimen eguneratuaren fotokopia eta jatorrizkoa.

_Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia eta jatorrizkoa.

_NANaren fotokopia.

_Argazki bat.

_Eskaera familiako batek edo zaintzaile batek egiten duenean, minusbaliatuaren eta eskatzailearen arteko loturari buruzko datuak sartuko dira.

Iragarkiaren kodea: L0711732