103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2007ko uztailaren 20an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen xehetasun azterlana, jendaurrean egoteko epea iraganda (2007ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 20koa), hasierako onespenaren ondoren (2007ko ekainaren 1ean eman zitzaion, Alkatetzaren 96/2007 Ebazpenaren bidez). Xehetasun azterlan hori Jesús Huarte Aríztegui jaunaren eskariz tramitatu zen eta Eugiko herriguneko 33. poligonoko 6. lurzatiari dagokio. Ez da alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 24an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711877