103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VALTIERRA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2007ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko 9. eremuko xehetasun azterlana 6. exekuzio unitatean, Proyectos Garmar, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Valtierran, 2007ko uztailaren 16an._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0711864