103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Inbuluzketako Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2007ko uztailaren 20an egin bilkuran:

a) Hasiera batean onestea Inbuluzketako Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea, María Equisoain Arriola andreak sustatua, Inbuluzketako 24. poligonoko 76. lurzatiari dagokiona.

b) Espediente horren kopia igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Hirigintza Planeamendurako Atalera, Inbuluzketako Kontzejura eta Iruñerriko Mankomunitatera, txostena egin dezaten, bidezko iruditzen bazaie.

c) Jendaurrean edukitzea erregelamenduak agindu epean, hau da, hilabetean, aldez aurretik iragarkia paraturik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hedapen gehien duen egunkarian.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 24an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711846