103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Konpentsazio batzordearen Estatutuak. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkirozko S-3 sektoreko UE-4 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Cayo Escuderok eta beste batzuek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 161.2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Getze-Galarren, 2007ko uztailaren 16an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0711454