103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Construcciones Zubillaga, S.A.k San Jus 3551 izeneko 2 meatze laukiko ustiapenerako baimena birsailkatzeko egin duen eskaera behin betikoz onartu da. Hareharrirako izanen da. Lan horiek Izagaondoa eta Urraulbeitiko udal mugapeetan egitekoak dira, eta honako koordenatu hauek dituzte:

ERPINA LONGITUDEA LATITUDEA X Y

1 1&degree. 22' 00" 42&degree. 41' 40" 633.795,715 4.728.262,326

2 1&degree. 21' 40" 42&degree. 41' 40" 634.250,813 4.728.271,140

3 1&degree. 21' 40" 42&degree. 41' 00" 634.274,749 4.727.037,258

4 1&degree. 22' 00" 42&degree. 41' 00" 633.819,570 4.727.028,444

1 1&degree. 22' 00" 42&degree. 41' 40" 633.795,715 4.728.262,326

Longitudeen erreferentzia: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Aditzera ematen da interesdun diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Industria Segurtasunerako Zerbitzuan (Fuerte del Príncipe II eraikina, Tomás Caballero parkea, 1-5.a, Iruñean), 8:30etik 14:30era, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean, hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2007ko uztailaren 5ean. Industria Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0711085