103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1123/2007 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Ikusirik Unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketako Eskalako 2 lanpostu huts betetzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileak 2007ko ekainaren 18an egindako izendapen-proposamena, eta egiaztaturik izangaiek betetzen dituztela karrerako funtzionario izateko deialdiak eskatzen zituenak. Hautaprobetarako deialdia 1203/2005 Ebazpenaren bidez egin zen, eta lanpostu bat beteko da barneko sustapen-sistemaren bidez.

Kontuan harturik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lanpostuen Zerrendako kudeaketaria O.L. izeneko lanpostuek, 70. eta 395. zenbakiak dituztenek, badutela kontusaila aurrekontuetan.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena eta erabaki-proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Ondoko hauek unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionario izendatzea:

_Txanda librea:

Deiturak eta izena: Gorostieta Villanueva, Fco. Javier. NAN: 44617776 F. Lanpostua: 395 Kudeaketaria O.L. Maila: 22. Lanaldia: G.

_Barne sustapeneko txanda:

Deiturak eta izena: Ibarrola Labiano, Nieves. NAN: 18193965 E. Lanpostua: 70 Kudeaketaria O.L. Maila: 22. Lanaldia: G.

Bigarrena._Izendatutako funtzionarioek hilabeteko epea daukate lanpostuez jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hirugarrena._Lanpostuaren jabetza hartzen dutenean, izendatutako funtzionarioek dagokien deklarazioa egin beharko dute, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko arauei begira.

Laugarrena._Izendapen hauek 2007ko gastuen aurrekontuaren kontura egingo dira.

Bosgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Seigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta interesdunak, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2007ko uztailaren 23an._Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0712045