97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1005/2006 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, 2007rako, anbulatorioetako eriendako pixoihalen hornidura eta banaketa kontratatzeko espedientea onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, 2007rako, anbulatorioetako eriendako pixoihalen hornidura eta banaketa kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, 2007rako, anbulatorioetako eriendako pixoihalen hornidura eta banaketa.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, tramitazio arrunta.

_Hasierako prezioa: 3.458.839 euro, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen agirian ageri direnak.

_Europako Batasunaren Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2006ko uztailaren 28a.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko irailaren 18ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 20/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, paratuko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egunera.

Klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen agiriak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, Iruña), telefonoa: 848 428800, faxa: 848 428810, eta Interneteko helbide honetan: www.cfnavarra.es/sns-o/concursos.

Argibide teknikoak jaso nahi badira, 848 429049 telefonoa.

Lehiaketaren eta adjudikazioaren iragarkiaren publizitate gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoen eredua: kontratazioa arautzen duten agirietan ageri dena.

Iruñean, 2006ko ekainaren 15ean._Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

(-- F0612973 --)

Iragarkiaren kodea: F0612973