97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 5eko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

"1._Teresa González Esparzak aurkeztu alegazioak, apirilaren 4ko 647/06 erregistroko sarrera zenbakiarekin, ebaztea, eta era honetan baiestea:

Lehenbizikoa._Adierazten du, estatutuetan aipatzen den azalerari dagokionez, azkenean ukituta geratzen den azalerari begiratu behar zaiola.

Alegazio hori baietsi da, ukitutako azalera sartu beharko baita eremurako prestatzen den birzatiketa proiektuan. Gobernu Batzarrak onetsi beharko du proiektu hori.

Bigarrena._5. orrialdean, b) atalean aipatzen den "Zuzendaritza Kontseilua" dela eta, adierazten du ez dagoela aurreikusia hura sortzea Batzordeko gobernu organoen artean, III. kapituluan biltzen baitira. Haren iritziz Zuzendaritza Kontseilu horrek Batzordeko gobernu organo behar du izan, besteak beste ondoko ahalmenak edukiko dituela: erabakiak proposatzea Batzar Orokorrari, horren erabakiak betearaztea, haren ordezkaritza juridikoa eta administrazio ekonomikoa, eta Batzar Orokorrak eskuordetzen dizkion gainerako ahalmenak.

Baiesten da alegazio hori.

Hirugarrena._Adierazten du, estatutuen 18. artikuluari dagokionez, Batzorderako deialdia, gutxienez ere, astebete lehenago egin behar dela, aldez aurretiko aholkularitza behar ote den, eta hiru eguneko epea onartezina dela. Halaber, alegatu dute epea kontatu beharko dela deialdia jasotzen den unetik; hartu agiria duen gutunaren bidez egin beharko da deia.

Baiesten da alegazio hori.

Laugarrena._Estatutuen 19. artikuluari dagokionez, 1. eta 2. deialdiak behar dira, gutxienez ere ordu erdiko aldea utzita haien artean, eta lehenbizikoan agertu beharko dute unitateko azaleraren %50 baino gehiago eta, gutxienez ere, bi jabe, eta bigarrenean ez dago pertsonen eta partaidetzaren portzentajearen gutxieneko kopururik.

Baiesten da alegazio hori, Batzordeko kideen parte-hartzea errazten duelako.

"2._Behin betiko onestea 21-A exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua, José Ignacio Navarro Mendinueta jaunak sustatua Nagoico, S.L. enpresaren legezko ordezkaria den aldetik, eta San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketari jarraikiz (Ana Carmen Martínez de Andrés eta José M.ª Ilundain Arregui arkitektoek prestatutako proiektuari jarraikiz, determinazio xehekatu batzuk ukitzen baititu eta UE-21 eta UE-22 exekuzio unitateetako (A-14 eremu homogeneoan) eta UE-26 exekuzio unitateko (A-15 eremu homogenoan) esparruak aldatzen, UE-21 berriarendako xehetasun azterlanaren pareko antolamendua ezarriz); 2006-02-23ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez (2006ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 3koa) onetsi zen behin betiko aldaketa hori, bertan adierazita hura argitaratu baino lehen estatutuen testu bategina aurkeztu beharko dela, erabaki honen 1. puntuan baiesten diren alegazioak biltzeko.

3._Emilio Ignacio Ruiz Lorente alkate jauna Udalaren ordezkari izendatzea, Batzordeko zuzendaritza organoan jardun dezan.

4._Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukitutako erregistroko jabe guztiei eta hiru hilabeteko gehieneko epea ematea Konpentsazio Batzordea era dezaten eskritura publikoaren bitartez, bertan agertuta ondoko hauek, gutxienez ere:

a) Jabeen zerrenda, eta kasua bada, enpresa urbanizatzaileena.

b) Tituluan dituzten finken zerrenda.

c) Zuzendaritza organoan karguak betetzeko izendatu diren pertsona fisikoak.

d) Eratzeko erabakia.

5._Interesatuei ohartaraztea Gobernu Batzar honi igorri behar diotela eratzeko eskrituraren eta atxikipenen kopia baimendua.

6._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioetarako".

Proietuaren testu bategina aurkezturik, eta behin egiaztaturik hari gehitu zaizkiola aipatu erabakian onetsitako alegazioak (testu bateginaren 15, 19 eta 20. artikulu berrietan jasoak), argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan lege beraren 76. artikuluari dagokionez xedatutakoa betetzeko.

San Adrianen, 2006ko uztailaren 20an._Alkate udalburua, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

(-- L0612668 --)

Iragarkiaren kodea: L0612668