97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana igogailuak paratzeko, Iratxeko Monasterioaren kaleko 62 eta 66 zenbakietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-UZT-05 (15/UV).

"Ikusirik Antonio Gómez Couto jaunak Iratxeko Monasterioaren kaleko 62 eta 66 zenbakietako jabeen elkarteak ordezkatuz tramitera aurkeztu duen dokumentua, eta Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko aholkularitza teknikoak 2006ko ekainaren 22an emaniko txostenarekin bat, espedientean baitago, honako hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Iratxeko Monasterioaren kaleko 62 eta 66 zenbakietan igogailuak paratzeko.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea".

Iruñean, 2006ko uztailaren 21ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

(-- M0612653 --)

Iragarkiaren kodea: L0612568