97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

972/2006 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana, unibertsitate honetako Artxibo eta Liburutegietako Laguntzaileen Eskalako eta Liburutegi Zerbitzuetako Laguntzaile Teknikarien Eskalako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Ikusirik unibertsitate honetako Artxibo eta Liburutegietako Laguntzaileen Eskalan 4 lanpostu huts eta Liburutegi Zerbitzuetako Laguntzaile Teknikarien Eskalan 6 lanpostu huts betetzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileak 2006ko ekainaren 5ean egindako izendapen proposamena, hautaprobetarako deialdia apirilaren 29ko 690/2004 Ebazpenaren bidez egin baitzen, eta egiaztaturik izangaiek karrerako funtzionario izateko deialdiak eskatzen zituen betekizunak betetzen dituztela.

Kontuan hartuz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lanpostuen Zerrendako Liburutegiko laguntzaileen lanpostuek, 216, 221, 226 eta 403 zenbakikoek, bai eta Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaileen lanpostuek ere, 189, 459, 507, 217, 402 eta 240 zenbakikoek, aurrekontuan kontusaila dutela.

Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin dituen txostena eta ebazpen-proposamena ikusirik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Ebazpen honen I. eranskineko pertsonak Unibertsitate honetako Artxibo eta Liburutegietako Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionario izendatzea.

Bigarrena._Ebazpen honen I. eranskineko pertsonak Liburutegi Zerbitzuetako Laguntzaile Teknikarien Eskalako karrerako funtzionario izendatzea.

Hirugarrena._Izendatutako funtzionarioek hilabeteko epea daukate lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Laugarrena._Lanpostuaren jabetza hartzen dutenean, izendatutako funtzionarioek dagokien deklarazioa egin beharko dute, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko araudiari begira.

Bosgarrena._Izendapen hau 2006ko gastu-aurrekontuaren kargura egingo da.

Seigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 1ean._Jarduneko errektorea, José Luis Iriarte Angel.

1. ERANSKINA

Artxibo eta liburutegietako laguntzaileen eskalako karrerako funtzionarioen izendapena

DEITURAK ETA IZENA NAN L A N P O S T U A MAILA LANALDIA

Boada García, Alberto 12.763.050-M 226 Liburutegiko laguntzailea O.L. (Agiria Lortzeko Bulegoa) 22 Arratsaldez

Sanz Paricio, Carlos 17.728.530-S 403 Lib. laguntzailea O.L. (Antzinako Fondoa eta Prentsa Hem.) 22 Arratsaldez

Echeverría Arambillet, María Carmen 33.420.196-T 216 Liburutegiko laguntzailea O.L. (Giza Zientziak) 22 Arratsaldez

Amigot Zardoya, Ana Pilar 33.439.631-T 221 Liburutegiko laguntzailea O.L. (Zientzia eta Teknologia) 22 Arratsaldez

Liburutegi zerbitzuetako laguntzaile teknikarien eskalako karrerako funtzionarioen izendapena

DEITURAK ETA IZENA NAN L A N P O S T U A MAILA LANALDIA

Recio Sarabia, Silvia 13.769.453-D 240 Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea 18 Arratsaldez

Salvadores Santamaría, Ana Isabel 09.764.384-X 189 Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea 18 Arratsaldez

Prado Fernández, Amaya 44.673.185-D 459 Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea 18 Goizez

Espoz González, María Begoña 29.152.645-F 507 Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea 18 Goizez

Chivite Cristóbal, Encarnación 72.690.039-B 217 Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea 18 Arratsaldez

Eslava Ochoa, María Teresa 33.436.866-H 402 Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea 18 Arratsaldez

(-- F0613175 --)

Iragarkiaren kodea: F0613175