97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRAÑETA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2006ko ekainaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UCH 10 unitateko xehetasun azterlana, Cesar García Morales jaunak sustatua. Horren xedea da eraikinen lerrokadurak aldatzea, eraikigarritasuna handitu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Irañetan, 2006ko ekainaren 21ean._Alkatea, Oscar Erice Juango.

(-- M0612653 --)

Iragarkiaren kodea: L0612539