97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Labayen doktorearen kalean, 3, 5, 7, 9 eta 11 zenbakietan igogailuak ezartzeko kanpoko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-UZT-04 (17/CU).

"Labayen doktorearen kaleko 3, 5, 7, 9 eta 11 zenbakietan igogailuak paratzeko kanpoko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoren (JOB 3/UV, 06-04-25), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz,

1. Behin betiko onestea Labayen doktorearen kaleko 3, 5, 7, 9 eta 11 zenbakietan igogailuak paratzeko kanpoko lerrokadurak aldatzeko espedientea, José Rodríguez Domínguez jaunak jabeen elkarteak ordezkatuz, sustatu duena.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta ukitutakoei, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko uztailaren 19an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

(-- M0612653 --)

Iragarkiaren kodea: L0612509