97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAITZ

Katastroa aldatzeko espedienteen hasierako onespena

Araizko Udalak, 2006ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen katastroa ofizioz aldatzeko prozedura hastea, ondoko lurzatien mugak arautzeko:

_1. poligonoa, 780, 786, 787, 788, 790, 792, 793, 811 eta 878. lurzatiak.

_1. poligonoa, 181, 182, 185 eta 186. lurzatiak.

_5. poligonoa, 250, 251, 252, 257, 272 eta 638. lurzatiak.

_5. poligonoa, 12, 13, 15, 278, 279, 378, 379, 380, 381, 383 eta 658. lurzatiak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta banakako zitazioa egina lurzatien titular gisa agertzen diren interesatuei.

Alegazioak aurkezten badira, Udalbatzak ebatziko ditu, egoki juzgatzen diren txosten teknikoak eskatzea ukatu gabe.

Ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura igorriko da, aldaketa horien tramitazioari ekin diezaioten.

Hori guztia Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari buruzko martxoaren 10eko 3/1995 Legearen 15. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 69.ean xedatutakoari jarraikiz.

Araitzen, 2006ko uztailaren 20an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

(-- M0612782 --)

Iragarkiaren kodea: L0612620