97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Lizarrako H.A.P.O.ko 3. banaketa eremua urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 5ean egin bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa._Hein batean baiestea Juan Pablo Cortabarriak aurkeztutako alegazioa.

Bigarrena._Behin betiko onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 3. banaketa eremua urbanizatzeko proiektua, Lizarrako Udalak sustatua.

Hirugarrena._Agiriaren behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, iragarkia paratzeko.

Laugarrena._Erabaki hau jakinaraztea proiektuaren egileei, Kontu-hartzailetzari eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuari.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Lizarran, 2006ko uztailaren 6an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

(-- M0612782 --)

Iragarkiaren kodea: L0612613