97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Artiberri II birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 21ean, hasiera batean onetsi du birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektua, Artiberri IIko konpentsazio batzordeak Berriozarren sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. eta 151. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Iragarkia Nafarroako bi egunkaritan ere argitaratuko da. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da.

Berriozarren, 2006ko uztailaren 21ean._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

(-- M0612782 --)

Iragarkiaren kodea: L0612611