97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARASOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea

Barasoaingo Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman zuen, 2006ko uztailaren 24an:

Laster ospatuko dira herriko zaindariaren jaiak, abuztuaren 23tik 28ra hain zuzen ere.

Eta ezinbertzekoa da egun horietako jai-ekitaldiak behar bezala antolatu eta koordinatuko direla bermatzea; hortaz ondokoa xedatu dut:

1. Silvino González Esteban jaietako zinegotzi delegatu izendatzea, Udalak antolatzen dituen jai-ekitaldien prestaketa, segimendu eta koordinazio lanez arduratzeko bereziki.

2. Izendapenak abuztuaren 23tik 28ra bitarte izanen du indarra.

3. Interesatuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta eskumenak eskuordetzeari buruzko araudia betez.

Barasoainen, 2006ko uztailaren 26an._Alkatea, Carlos Izuriaga.

(-- L0612716 --)

Iragarkiaren kodea: L0612716