94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AÑORBE

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2006ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zati hau duen erabakia hartu zuen:

Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea Mikel Huarte Cambra jaunak bultzatutako xehetasun azterlana, Añorbeko 1. poligonoko 409. lurzatiari dagokiona (U.C. 17 unitatea).

Bigarrena._Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta iragarkiak Nafarroako Foru Komunitatean editatzen den egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, interesatuek bidezko jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Hirugarrena._Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea.

Laugarrena._Ohartaraztea, jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, xehetasun azterlana behin betikoz onetsiko dela.

Erabaki hau tramiteko egintza bat da eta, beraz, ezin zaio administrazio bidean errekurtsorik jarri. Jendaurreko epea bukatu eta hurrengo bi hilabeteetan behin betiko onespenaren gaineko ebazpenik ematen ez bada, xehetasun azterlana onetsitzat hartuko da.

Añorben, 2006ko uztailaren 6an._Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L0611926