94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Hasiera batean onetsita Lizarrako HAPOko 2. banaketa eremuko (Oncineda) 1. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak

Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 5eko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Kontuan hartuta Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak konpentsazio bidezko jarduketa pribatuaren sistema ezartzen duela hiri lurzoru gisa sailkatuta den 2. banaketa eremuko (Oncineda) U.E. 1 unitaterako.

Ikusirik Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren barrenean 2. banaketa eremuko 1. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatu duen estatutuen proiektua (2830/2006 erregistroko sarrera zenbakia), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Lege bereko 161.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau xedatzen baitu: "Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua onesteko prozedura 76. artikuluan xehetasun azterlanentzat ezarritakoa bera izanen da, baina jendaurrean jartzeari dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeaz gainera, hasierako onespeneko egintzaren jakinarazpena banan-banan jakinaraziko zaie jarduketa sistemak ukitzen dituen erregistroko jabe guztiei".

Kontuan hartuz Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 166. artikuluan eta apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoa, eta ikusirik, orobat, espedientean jasotako txostenak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluan ezarritako eskumena erabiliz, eskuordetze bidez jaso baita Alkatetzak, agindu bereko hirugarren idatz-zatian ezarritakoaren babesean, urtarrilaren 23an emandako 16/2004 Dekretu bidez (2004ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 12koa),

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 2. banaketa eramuko 1. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan jasotako aurreikuspenei jarraituz, hara igortzen baitute lege bereko 161.2 eta 76. artikuluek.

Bigarrena._Foru Lege horren 76. a) artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkiak jarrita. Interesatuek egoki juzgatzen dituzten ohar nahiz alegazio guztiak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan. Espedientea Lizarrako udal egoitzetan egonen da ikusgai, 10:30etik 13:30era arte, astelehenetik ostiralera (Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1; 31200).

Hirugarrena._Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea organo eskudunari helaraziko zaio, behin betiko onets dezan, gehienez ere bi hilabeteko epean, jendaurreko epea bukatzen denetik hasita, eta, era berean, onetsitzat hartuko da aipatu epean ez bada behar den ebazpena hartzen; betiere, Foru Lege horren 76. artikuluak aipatu 74.3 artikulua aplikatuta.

Laugarrena._Erabaki hau argitaratzea, ediktuen bidez, Lizarrako Udaleko iragarkien oholean, eta erregistroko interesatu ukituei banan-banan jakinaraztea; bestetik, ohartaraztea erabakiaren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen; betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena._Erabaki honen berri ematea Lizarrako Udaleko Kontu-Hartzailetza Alorrari eta Hirigintza Alorrari, baita osoko bilkurari ere, organo horrek egiten duen lehen bilkuran.

Aditzera ematen da, aipatu agindua betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Lizarran, 2006ko uztailaren 7an._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0611910