94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

EDIKTUA

89/2006 Ebazpena, uztailaren 4koa, Cortesko Udaleko alkate udalburuak emana, 2006ko irailaren 30a baino lehen, Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari erabaki baten espediente osoa igortzen diona; eta hori Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 48.3 eta 48.4 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Esperanza Villafranca Galochino andreak Cortesko Udalaren 2006ko apirilaren 24ko erabakiaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta, hartan 2006ko ekitaldiko plantilla organikoaren aldaketa behin betikoz onesten delako. Orobat, erabaki da interesatuak izan daitezkeenei jakinaraztea, eta epea eman zaie ediktu bidez auzitaratu gisa agertzea izan dezaten, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua.

Cortesko Udalak 2006ko apirilaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi zen aldaketa behin betikoz 2006ko ekitaldiko plantilla organikoan.

Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. epaitegiak egindako errekereminduaren berri izanik, non Esperanza Villafranca Galochino andreak, Cortesko Udalaren 2006ko apirilaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka, administrazioarekiko 164/2006 auzi-errekurtsoa aurkeztu izana jakinarazten baita, bidezko da errekerimenduaren edukia kontuan hartzea,

Ebatzi dut:

Lehendabizi._Cortesko Udalak 2006ko apirilaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakia jasotzen duen espedientearen hiru ale, behar bezala eginbidetuta, igortzea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. epaitegira 2006ko irailaren 30a baino lehen. Hartan, behin betiko onesten de 2006ko ekitaldiko plantilla organikoaren aldaketa.

Bigarrenik._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitaratu gisa ager daitezen errekurtsoan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren gainean Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrenik._Ebazpen hau Jesús Carlos Martínez Asín jaunari eta Rosa María Alava Expósito eta Nuria Bordonaba Remón andreei igortzea, gaur egun Cortesko Udaleko administrari laguntzaileak baitira, C mailako administrari-ofizial bihur daitezkeenak; eta hori, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraituz, auzitaratu gisa agertzea izan dezaten errekurtsoan, aipatu jakinarazpenetik bederatzi eguneko epean.

Laugarrenik._Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzea 2006ko irailaren 30a baino lehen, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2006ko uztailaren 4an._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0611763