94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2006ko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Itaroko Zerbitzuen Eremuko 170. lurzatiaren xehetasun azterlana, Grandes Areas Comerciales de Aragón, S.A.k sustatu eta U.C.L. Arquitectos, S.C.k prestatua, espedientean behar bezala eginbideturik jasotako testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2006ko uztailaren 12an._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0611994