94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udaleko alkateak, gaurko egunean, hasiera batean onestea erabaki du Olkozko O.S. 1 exekuzio unitateko O.S.1-3 unitatearen xehetasun azterlana, Edava, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Biurrun-Olkotzen, 2006ko uztailaren 6an._Alkatea, Silvia Flamarique Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0611969