94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

URBIOLA

2006ko aurrekontua behin betikoz onetsirik

Urbiolako Kontzejuko Batzarrak, 2006ko maiatzaren 22an, erabaki zuen hasiera batez onestea Urbiolako Kontzejuaren 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, eta 2006ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Legeak jendaurrean egoteko aurreikusten duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betikoz onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 540,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 6.100,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta aprobetxamenduak: 9.213,06 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 69.129,98 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 16.016,96 euro.

Dirusarrerak, guztira: 101.000,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 500,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 6.388,55 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 1.500,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 98,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 86.729,71 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 5.783,74 euro.

Gastuak, guztira: 101.000,00 euro.

Urbiolan, 2006ko uztailaren 20an._Kontzejuko burua, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0612193