94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Udalaren 2006ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea hasiera batean onetsirik

Tuterako Udalak 2006ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea onetsi zuen, 2006ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran; osotara 621.700 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko ekainaren 12an._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0612111