94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ELIZAGORRIA

2006ko plantilla organikoa

Elizagorriko Udalak 2006ko plantilla organikoa onestea erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2006ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datorren legedian xedatutakoari jarraituz. Hona hemen:

Administrazio-kontratudunak

Ana Barbarin Jiménez. Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: %20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988ko abuztuaren 16a. Torres del Rioko eta Armañantzasko Udalekin partekatua.

Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan, herritarren edo interesatuen eskura, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2006ko ekainaren 30ean._Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L0611988