94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutzaren delegazioa

2006ko uztailaren 13an, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 265/2006 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Mankomunitateko estatutuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, buruordeari dagokio Mankomunitateko burua ordezkatzea bere zeregin guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko. Eta horretarako, aldez aurreko delegazio espresua egin behar da. (Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua).

Delako ordezkapena Mankomunitatearen estatutuen 30. eta 31. artikuluetan biltzen diren baldintzak betez gertatu behar da, hala nola, bi horiekiko aurkakotasunik ezean, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa ere.

2006ko uztailaren 18tik 2006ko uztailaren 24a bitartean Mankomunitateko burua kanpoan izatea gertatuko baita,

Horren arabera,

EBATZI DUT:

1. Aipatu erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitate buruari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko buruorde Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasiarengan delegatzea.

2. Delegazio honek indarra izanen du 2006ko uztailaren 18tik 2006ko uztailaren 24ra arte, bi egun horiek barne.

3. Delegazio hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2006ko uztailaren 13an._Mankomunitateko burua, Luis Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: L0612798