94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ITUREN

Alkatetzaren dekretua

Iturengo Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2006ko uztailaren 13an. Hona hemen haren testu osoa:

"Kontuan harturik aurtengo abuztuaren 1etik 20ra (biak barne) Iturengo udal mugapetik kanpora izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikulua, ezartzen duena alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Aitzat harturik Alkatetzaren 2003ko ekainaren 16ko ebazpena, abuztuaren 11n 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, Miguel Angel Petrirena Azpiazu entitate honetako alkateorde izendatzen duena.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluko lehen lerroaldeak xedatzen duela bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu alkateordeak edota dagokion hark, eskurantza espresurik ez bada, betiere 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakian biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak, azkeneko hori aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluari lotua dagoelako, xedatzen dutenari jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Iturengo Udaleko lehen alkateorde Miguel Angel Petrirena Azpiazu eskuordetzea, esleiturik ditudan eginkizun guztietan nire ordezko izan dadin, 2006ko abuztuaren 1etik 20ra udal mugapetik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena._Delako ordezkapen horrek iraupen mugatua izanen du, eta bukatuko da hil beraren 21ean itzultzen naizenean.

Hirugarrena._Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Iturengo Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai paratzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Laugarrena._Honako ebazpen hau interesatuari igortzea, eta ohartarazten zaio azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen dituela nik emandako eskuordetza erabiltzeari uko egin, hori guztia lege bereko 43. artikuluan aurreikusitakoaren menean.

Borzgarrena._Aipatu Errege Dekretuko 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau osoko bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran".

Aditzera ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten zaio ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Iturenen, 2006ko uztailaren 13an._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0612101