94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXARRI-ARANATZ

Administrari-ofizialaren izendapen proposamena

Etxarri-Aranazko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta lanaldi osoan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko hautapen probak bukatuta, Udaleko iragarki oholean argitaratu baita gainditu dutenen zerrenda puntuazioaren arabera, epaimahaiak Cristina Moreno Igoa andrearen aldeko izendapen proposamena igorri dio Etxarri-Aranazko Udaleko jarduneko alkateari, bera izan baita puntu gehien lortu duen izangaia.

Orobat, proposatutako izangaiari jakinarazten zaio hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8. oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituela Udaleko erregistro orokorrean.

Etxarri-Aranatzen, 2006ko uztailaren 11n._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0612207