94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARAS

Udal-bazkideen ordansariak onetsita

Arasko Udalak, 2006ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehendabizikoa._Udal bazkideen kalte-ordain eta laguntzen araubidea aldatzea, erabaki honek indarra hartzen duenetik. Atzerako eragina izanen du 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrrena._Ordainsari hauek onestea:

_Osoko bilkuretan parte hartzeagatik, alkatearentzat: 868 euro; gehienez ere, 5.208 euro.

_Zinegotzientzat, osoko bilkuretan parte hartzeagatik: 868 euro; gehienez ere, 868 euro.

_Bidaia sariak eta joan-etorriak: bidaia sariak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena (0,27 euro kilometroa).

Hirugarrena._Erabaki hau Kontu-hartzailetzara eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea, 17/2004 Foru Legean aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalearen iragarki oholean argitara ematea.

Arasen, 2006ko uztailaren 11n._Alkatea, José Manuel Sáenz Quintero.

Iragarkiaren kodea: L0611948