94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN MARTIN UNX

Establezimenduak irekitzeko lizentzien eta eskualdatzeen tasak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2006ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Establezimenduak irekitzeko lizentzien eta eskualdatzeen tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Onesteko erabakia 2006ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 12an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

San Martín Unxen, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Industri edo merkataritza establezimenduek, lasaitasun, osasun eta osasungarritasun baldintzak, hala nola haien funtzionamendu normala erregulatzeko indarra duten bertzelako arauetan ezarritako gainerakoak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko, irekitzeko lizentzia eman aurretik Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboen ondorioa da zergapeko egintza.

3. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitako ondorioak bete daitezen, irekitzea gertatuko da ondoko kasu hauetan:

a) Jarduerak hasteko establezimendua lehen aldiz paratzean.

b) Establezimenduko jarduera aldatu edo handitzean, titularra aldatzen ez bada ere.

c) Establezimendua handitzean eta bertan ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako baldintzetan eragina duen bertze edozein aldaketa egitean. Horren ondorioz baldintzak berriz egiaztatu beharko dira.

4. artikulua. Industri edo merkataritzako establezimendutzat hartuko dira bakarrik etxebizitza ez izateaz gain ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eraikin edo instalazio guztiak, jendearentzako irekiak izan edo ez:

a) Enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera bati lotua egotea.

b) Aipatu jarduera horiek egin gabe ere, haien lagungarriak edo osagarriak izatea, edo haietatik etekinak edo aprobetxamenduak ateratzea.

Salbuespenak

5. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasaren ordainarazpenean ez da inolako salbuespen edo hobaririk emanen.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Tasa hauetako subjektu pasiboak dira, pertsona fisiko edo juridikoak eta bertze entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat eratzen badute eta ordenantza honetako 4. artikuluan aipatzen diren establezimenduetako bat ustiatzen badute zuzenean.

7. artikulua. Zergadunen ordezkoak izanen dira establezimendu edo lokal horien jabeak, eta haiek, horrela behar bada, egiten den edo egiteko asmo den jardueraren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga-oinarria

8. artikulua. Lokalaren azalera eraikia izanen da tasaren zerga oinarria.

Tributu-kuota

9. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, zerga oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio, hurrengo artikuluan xedatutakoari jarraituz.

10. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, eranskineko tarifak aplikatuko dira.

Sorrarazpena

11. artikulua. Tasa eta ordaintzeko obligazioa sortuko dira zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten denean.

12. artikulua. Establezimendua lizentzia eskuratu gabe irekitzen baldin bada, tasa sortuko da establezimenduak behar diren baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko udal jarduera egiten denean. Hori guztia, establezimendua irekitzeko baimena eman edo, irekiera baimendu ezina balitz, hura ixteko dekretatzeko ireki litekeen administrazio espedientea deusetan ukatu gabe.

Kudeaketa arauak

13. artikulua. Lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Udaletxean, egin beharreko jarduera(k) eta dagokion lizentzia fiskalaren epigrafea zehazten dituela; eskabidearekin batera, lokalaren alokairuaren kontratua edo erosketaren titulua, hala nola Zergen Kudeaketak likidazioa egiteko behar duen informazio guztia aurkeztuko du.

14. artikulua. 1. Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte, interesatuek zilegi izanen dute espreski atzera egitea eta kasu horretan, tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zatekeenaren %20koa. Lizentzia ematen ez bada, tasa zenbateko berera murriztuko da.

2. Lizentzia iraungitzat hartuko da, hura eman ondoren sei hilabete pasatzen baldin badira lokalak ireki gabe, edo ireki ondoren, berriz ixten badira sei hilabete baino denbora luzeagoan.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

En los demás supuestos de infracciones se estará a lo dispuesto en la Ordenanza Fiscal General y, en su defecto, en la Ley Foral 2/1995, de 10 de marzo, de las Haciendas Locales de Navarra y normas concordantes.

16. artikulua. Arau-hausteen ondorioz sortzen diren zehapenen gainerako kontuetarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arau orori ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

ERANSKINA

Lokalen irekiera, 2006

Prezioa metro karratu bakoitzeko:

_50 m² bitarte: 6,80.

_51-100 m²: 5,70.

_101-400 m²: 4,90.

_401etik 1.000 m²-ra bitarte: 3,90.

_1.000 m² baino gehiago: 3,25.

Iragarkiaren kodea: L0611682