94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Garapeneko plan berezia hasiera batean onetsirik

Milagroko Udalak, 2006ko ekainaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Milagroko Arau Subsidiarioak garatu, egokitu eta osatzeko plan berezia, landa eta natur ingurunea babesteko eta hobetzeko, Milagroko Dehesa de San Juan alderdian nekazaritza-abeltzaintzako instalazioak eta behortegia ezartzean, Hatoblanco, S.A.k sustaturik.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Milagron, 2006ko uztailaren 5ean._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0611781