94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Arau Subsidiarioetako U.E. 3. Borondatezko birzatiketa eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Alkatetzak, uztailaren 3an eman 82/2006 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatu du:

"1. Hasiera batean onestea aipatutako birzatiketa proiektua, ukitutako jabe guztiek ados jarrita prestatu dutena, Hirigintzako birzatiketa proiektuaren protokolizazio aktaren arabera, 2006ko maiatzaren 19an emana, Lodosako Angel Ruiz Fernández notarioaren aurrean (bere protokoloko 1.100 zenbakia); erabaki da onespen hori behin betiko bihurtzea, baldin eta inork ez badu agiriaren aurka alegaziorik aurkezten jendaurreko aldian. Betebeharrak betetzearen berme gisa ezartzen da exekuzio unitateko lurren jabeek ezin izanen dutela ondoriozko finketako hirigintza aprobetxamendua gauzatu, nahitaez lagatu beharreko lurrak eman baino lehen, euren kostura unitatearen urbanizazio osoa bukatu baino lehen eta aprobetxamenduaren ehuneko hamarra, Udalari dagokiona, diruz berdintzeko ezarrita dagoen karga osoa ordaindu baino lehen. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

2. Birzatiketa proiektuaren hasierako onespen honi kudeaketako hirigintza hitzarmenaren hasierako onespenaren maila ematea, jendaurreko aldia abiarazteko, Udalak behin betiko onespena eman baino lehen. Izan ere, bertan agertzen da eskatutako balorazio periziala eta ondoriozko finken artean nola banatuko den Udalari zor zaion hirigintza aprobetxamenduaren ehuneko 10ari dagokion diru konpentsazioa. Ordain gisa emanen den diru kopurua ezarrita dago: osotara, hirurogeita hamazazpi mila zortziehun eta hogeita zazpi euro eta berrogeita hiru zentimo (77.827,43 euro) ordaindu beharko da, balorazio perizialaren arabera, aipatutako notario-tresnari lotutako birzatiketa proiektuan baitago; arkitekturako Udalaren hirigintza aholkularitzak berretsi du balorazio hori, 2006ko ekainaren 27an emandako 41/06 zenbakiko txostenaren bidez; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluarekin bat.

3. Erabakia sustatzaileari jakinaraztea: halakotzat harturik U.E.-1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko batzordea, unitate horretako konpentsazio batzordeak dituen maila juridikoarekin eta ahalmenekin, aipatutako notario-tresnan eratua, han sartutako lurren jabe guztiak ados daudelako; eta haren izenean, eskatzaileari, alegia, Gerardo Gorricho Baigorriri (IFZ edo NAN zenbakia 16.481.077-J), zuzendaritza kontseiluko buruari, Construcciones Gorricho, S.L. enpesaren ordezkaria baita, helbide honetan: Lodosa, Paseo Central, 28. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Diaro de Navarran eta Diario de Noticiasen ezarri ondoren, tramitazioak aurrera egiten duela.

4. Gaiaren funtsari dagokionez, hasierako onespenaren kontra ez dago inolako errekurtso jartzerik, ezertan ukatu gabe espedientearen jendaurreko epean aurkezten ahal diren alegazioak. Dena den, eta prozedurarekin lotuak dauden formazko zerei dagokienez, ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta horren kontra, baita jendaurreko epean eta alegaziorik aurkezten ez bada gerta daitekeen birzatiketa proiektuaren behin betiko onespenaren kontra ere, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)."

Lodosan, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0611700