15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Birmugaketa proiektua hasiera batez onetsirik

Ezkabarteko Udalak, 2005eko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arreko ARR-1 unitatea birmugatzeko proiektua, ACR2 Promociones, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkabarten, 2006ko urtarrilaren 2an._Alkatea, Felix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L0600786